XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. ELEMENTU ETA SUBSTANTZIA KIMIKOAK Ondoren elementu bakoitza bere izenaren haserako hizki edo hizkietaz izendatzeko ahaleginak egin ziren, jeneralki latinezko edo grekozko izenak hartzen zirelarik.

Hori bereziki aintzinetik ezagutzen ziren elementuekin gertatzen zen.

Berzelius izan zen sistema hori zabaldu zuena eta gaur egun ere irauten du.

Behean elementu batzuk beren ikurrez dituzu eta horiek ezagutzea eta gogoan hartzea beharrezkoa zaizu.

Hidrogeno......H
Karbono......C
Nitrogeno......N
Oxigeno......O
Sodio......Na
Fosforo......P
Sufre......S
Kloro......Cl
Kaltzio......Ca
Burdin......Fe
Kobre......Cu
Zink......Zn
Zilar......Ag
Iodo......I
Urre......Au
Merkurio......Hg
Berun......Pb
Uranio......U
Potasio......K
Bario......Ba.

Irakurketa osatzeko egitzazu ondoko ariketak.

a) Hiztegien laguntzaz bete ezazu ondoko lauki hau.

Ikurra
Latinezko izena
Gaztelerazko izena
Euskal izena
Ingles izena
Ag
Fe
Cu
S
Au
Pb
.

b) Azal ezazu, zure ustez, zergatik elementu askori latinezko inizialak jarri dizkioten ikurtzat, eta beste batzuri berriz, ez.